'Amaraun' ikuskizuna izango da datorren ostiralean
14 Urria 2022
Amatasunaren inguruko hausnarketa bat da Amaraun, bertsoa, musika eta dantza uztartzen dituena. Oihana Iguaran bertsolari eta dantzariak eta Amaiur Luluaga dantzariak sortu dute, eta haiek dira protagonista oholtza gainean, dantzan eta bertsotan.
"(Ama) izan ala ez izan” erabakitik abiatuko da emanaldia, eta horrek amatasunaren esperientzia batzuk agertzeko bidea eskainiko die Iguarani eta Luluagari: "Ezagutzen ditugun ereduen eta gustatuko litzaizkigukeen ereduen arteko joan-etorrian. Enpatia eta aitortza ariketa bat amatasun mota guztiekiko, eta hausnarketa bat gizartean figura horrek betetzen duen paperarekiko".
Urriaren 21ean izango da ikuskizuna, 19:00etan, plazan.