Andoaingo piano jaialdian izan dira Musika Eskolako zenbait ikasle
07 Martxoa 2019
Otsailaren 16-17ko asteburuan izan zen Andoaingo XIV. piano jaialdia. Legorretako ikasleek II. ediziotik parte hartzen dute, eta aurten ere izan da ordezkaritza bat:
- Piano bakarlaria, A maila: Amalur Gutierrez Garmendia.
- Piano bakarlaria, B maila: Ainhoa Aseginolaza Arakistain.
- Pianoa lau eskutara, B maila: Alai Beloki Kormenzana, Mara Arnedo Zubillaga, Zuhara Etxabe Nazabal eta Nora Sanz Mujika.
Collins, Wedgwood, Gillok eta Rollin's-en obrak jo zituzten, eta, diplomak ez ezik, brontzezko, zilarrezko eta urrezko dominak jaso zituzten.