Ikasturte honetan ere, iaz bezala, antzerki tailerra eskainiko da Legorretan. Aurtengoan ere helduen eta haurren taldeak sortuko dira, eta Xabin Fernandez herritarrak eskainiko du.
Aurrerago, bilera informatibo bat egingo da azalpen gehiago emateko.
Helduen saioak asteazkenetan izango dira (18:30-20:00) eta haurrenak, berriz, ostegunetan (18:30-19:30).
Tailerra adin guztiei irekita dago, eta ez da aurretiazko esperientziarik behar bertan parte hartzeko.
Izena ematea esteka honetan egin beharko da.
Informazio gehiagorako edo izen-ematearekin laguntza behar izanez gero, udaletxea (goizez) edo liburutegia (arratsaldez) zabalik egongo dira.
Izena emateko epea irailaren 23an amaituko da.
