Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Herri Antzokian, askotariko egitaraua aurtengo neguan

Herri Antzokian, askotariko egitaraua aurtengo neguan

09 Urtarrila 2019

Kontzertuak, bakarrizketa, film emanaldiak... denetariko eskaintza izango da Herri Antzokian aurtengo neguan. Sarreren berri ekitaldi bakoitzaren aurretik emango da. Gogoan izan ostiral honetarako sarrerak kioskoan daudela salgai, 6 euroan, eta saioaren aurretik antzokian bertan egongo direla, 8 euroan.

Hemen duzue urtarriletik apirilerako egitaraua. Gozatu kulturaz herrian bertan!