Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Apirila, ekitaldiz betea

Apirila, ekitaldiz betea

08 Apirila 2021

Apirilerako hainbat ekitaldi antolatu dira. Bi pelikula eskainiko dira: "El reino" eta "Rifkin´s festival". Gainera, apirilaren 20ean, Minbiziaren aurkako elkarteak heriotzaren eta doluaren gaia lantzen duen "Aulki hutsak" izeneko dokumentala eskainiko du. Ondoren, solasaldia izango da Iñaki Peñarekin. Aurrerago, apirilaren 25ean, Antton Telleriak umorez jantziko du antzokia bere bakarrizketarekin "Nekatutak". Amaitzeko, haurrentzako ipuin kontaketa izango da Mertxe AIzpuruaren eskutik, "Ipuinen jauna" titulupean.

Izena, beti bezala Balentinen kioskoan edo kultur etxean (kultura @ legorreta.eus / 943085050).