Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Apirilaren 21eko hauteskunde mahaietarako zozketa egin da

Apirilaren 21eko hauteskunde mahaietarako zozketa egin da

22 Martxoa 2024

Atzo, osteguna, egin zen Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako hauteskunde mahaiak osatzeko zozketa. Zozketa horretan Legorretan erroldatutako pertsona guztiak sartu ziren, ikasketa-mailari eta adin-nagusitasunari dagokienez baldintzak betetzen dituztenak. Horrela, hurrengo orduetan jakinarazpen bat jasoko dute beren etxeetan mahaietan egotea egokituko zaien pertsonek. Hala ere, alegazioak aurkezteko aukera izango dute justifikatutako arrazoi batengatik ezin badira bertan egon, betiere Hauteskunde Legean jasotako arrazoiren bat betetzen badute. Zazpi eguneko epea egongo da.