Argindarraren inguruko bi hitzaldi izango dira martxoan
24 Otsaila 2023
Martxoan, bi hitzaldi izango dira argindarraren inguruan, Goiener kooperatibaren eskutik. Herritarrek merkatu elektrikoaren berri izan eta energia komunitateen inguruko informazioa jasotzea izango da helburua. Herritarrekin energia komunitate bat sortu nahi luke udalak, eta horren inguruan trebatzen hastea da helburua.
- Martxoak 2, osteguna, 18:30: Merkatu elektrikoa eta energia fakturak
- Martxoak 9, osteguna, 18:30: Energia komunitateak eta autokontsumo partekatua