Osasun eta kirolerako ariketa hipopresiboak egiteko aukera izango da aurten ere. Hauexek dira ariketa horien helburuak: gerria murriztea, zoru pelbikoa errekuperatzea, arnasketa hobetzea eta sexu osasuna hobetzea.
Urriaren 21ean hasiko da, eta ostiraletan izango dira klaseak, 10:30ean edo 14:45ean, Herri Antzokian. Igor Gutierrez izango da irakaslea, eta, interesa izanez gero, deitu telefono zenbaki honetara: 688-64 86 34.