Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Arteria fabrika aurkeztuko du Dar-dar Produkzioak kooperatibak

Arteria fabrika aurkeztuko du Dar-dar Produkzioak kooperatibak

04 Urria 2019

Astelehenean, hilaren 7an, Arteria fabrika aurkeztuko du Dar-dar Produkzioak gizarte ekimeneko kooperatibak. Herri Antzokian izango da aurkezpena, arratsaldeko seietan.

Arteriak gizarte berrikuntza eta eraldaketa bermatu nahi ditu. Honetarako, Goierriko eskualdeko sortzaileak, gizarte eta kultur eragileak, erakundeak eta herritarrak giza eskubideen eta artearen inguruan bildu nahi ditu. Aurkezpena irekia izango da, eta interesa duenak lotura honetan lor dezake informazio gehiago.