Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Aste honetan ospatuko da Legorretako VII. Asteburu Solidarioa

Aste honetan ospatuko da Legorretako VII. Asteburu Solidarioa

01 Urria 2024

Beste urte batez, Pikuk Kirol Klubak Asteburu Solidarioa antolatu du eta aurtengoa, alboko esklerosi amiotrofikoa(AEA) pairatzen duten gaixoen alde izango da.

Ostiralean, urriak 4, alboko esklerosi amiotrofikoa duten pertsonen inguruko hitzaldia eta dokumentala eskainiko ditu adela elkarteak, Herri Antzokian, arratsaldeko 18etan.

Larunbatean, urriak 5, artisau azoka egongo da herriko plazan eta ohiturari jarraituz, lasterketa solidarioa burutuko da. Aurtengoan, 7 kilometroko lasterketaz gain, berrikuntza bezala, oinez 4 kilometroko ibilbidea egiteko aukera izango da. Lasterketa amaitu ondoren, txapak egiteko tailerra egongo da eta Pikukada batukada taldeak herria girotuko du.