Asteartean kontzertua eskainiko dute musika eskolako ikasleek eta Elekun abesbatzak elkarrekin
18 Azaroa 2022
Datorren asteartean, hilaren 22an, Elekun abesbatzak eta musika eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute elkarrekin. 19:00etan izango da, Herri Antzokian.
Sarrera doakoa da, eta udaletxean daude eskuragai. Egunean bertan leihatilan jaso ahal izango dira.