Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Asteazkenean, Errefuxiatuen Eguneko kontzentrazioa

Asteazkenean, Errefuxiatuen Eguneko kontzentrazioa

18 Ekaina 2018

Ekainaren 20a, asteazkena, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, Nissa Asaada emakume elkarteak bi egunetarako egitaraua antolatu du:

Ekainak 20, asteazkena:

17:00etatik aurrera, ACNUR elkarteak informazioa eskainiko du plazan. 19:00etan, berriz, kontzentrazioa izango da, eta, aldi berean, Ugaro ikastetxeko haurrek egindako murala izango da ikusgai.

Ekainak 21, osteguna:

21:00etan, errefuxiatuen inguruko film bat Herri Antzokian.