Datorren astelehenean, maiatzak 26, lehenbiziko liburuaz hitz egiteko bilduko da Legorretako irakurle taldea.
Olga Tokarczuk idazle poloniarraren Erabili goldea hilen gezurren gainetik izeneko eleberria izango da lehenbiziko saio honetan landuko dutena.
Solasaldiari, arratsaldeko 18:30etan emango zaio hasiera.
Liburutegian elkartuko dira eta Maialen Akizu izango da saioaren dinamizatzailea.
Tokarczuken lana lantzeaz gain, hemendik aurrerako bidea definituko da bertaraturikoen artean.
Kale Nagusia, 1220250 Legorreta