Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Astelehenetik aurrera ikusgai egongo dira hauteskunde orokorretako hautesle zerrendak

Astelehenetik aurrera ikusgai egongo dira hauteskunde orokorretako hautesle zerrendak

27 Iraila 2019

Herritar guztiei jakinarazten zaie irailaren 30etik urriaren 7ra bitartean (biak barne) udal bulegoetan ikusgai egongo direla hautesleen zerrendak, goizeko 08:00etatik eguerdiko 14:00etara.

Adierazitako epe horretan, interesatuek kontsulta egin dezakete, eta, nortasun agiria aurkeztuta, edonork aurkez dezake ongi deritzon zuzenketa eskaria. Eskari hori hautesleak berak aurkeztu eta sinatu behar du, nortasun agiriaren fotokopia erantsirik duela.