Legorretako Ugaro haur eskolak ate irekien jardunaldia burutuko du asteazken honetan, apirilak 17. 2024-2025 ikasturteko matrikulazioaren baitan izango da, eta eskolaren funtzionamendua eta barrutik ezagutzeko aukera egongo da.
15:15etik 16:30era bitartean izango da. Sarrera irekia da eta interesa duen oro dago gonbidatuta.