Atzo banatu zen etxe guztietan 2025eko Legorretako Azintzio jaietako egitaraua. Datorren asteko asteazkenean hasiko dira herriko festak eta bost egunez alaitasuna nagusituko da herrian. Hemen eskuratu daiteke egitaraua bertsio digitalean.
Azken momentuko aldaketa bat dela medio, bertsio digitalean aldaketa bat txertatu da: igandeko pilota partiduan Goiuri Zabaletak jokatuko du Mirian Arraizaren ordez.
Bestalde, herriko festen atarian, igande honetan barraketako fitxak prezio berezian egongo dira salgai, 1,5 eurotan.