Igandean bertan behera geratu zen ‘Maixabel’ pelikularen emanaldia, datorren igandean berriro
27 Iraila 2021
Igande arratsaldean ematekoa zen ‘Maixabel’ saioa bertan behera geratu zen, arazo teknikoak zirela-eta. Gauzak horrela, filma igande honetan, urriaren 3an, eskainiko da berriro 18:00etan. Izena eman zutenek beren sarrera mantentzeko aukera izango dute, eta filma ikustera etorri ezin dutenek, berriz, dirua jasoko dute bueltan udaletxera edota liburutegira gerturatuta.