Autismoaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Egun honetan, balkoiak urdintzeko deia
02 Apirila 2021
Apirilaren 2a Autismoaren Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna da, eta Legorretako Udalak, egun honekin bat egin, eta herritarrei dei egin nahi die balkoiak urdinez apain ditzaten, autismoa duten pertsonei eta haien familiei elkartasuna adierazteko.
Mezu honen bidez, Gautena elkartearen egitasmoa zabaltzen lagundu nahi du udalak. Urdinez jantzi, atera argazki bat edo egin bideo labur bat, eta zabaldu sare sozialen bidez, non zaudeten adierazita.