Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Autodefentsa feministako tailerra martxoaren 11n, 15-30 urte bitarteko emakumeentzat

Autodefentsa feministako tailerra martxoaren 11n, 15-30 urte bitarteko emakumeentzat

23 Otsaila 2017

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, autodefentsa feministako tailerra antolatu du Berdintasun Taldeak. Martxoaren 11n, zortzi orduko saioa izango da, goiz eta arratsalde, Kultur Etxean.

15 urtetik 30 urtera bitarteko emakumeentzat izango da tailerra. Doakoa izango da, baina izena eman behar da aurrez, alkatea@legorreta.eus helbidera idatzita edo 688-71 59 99 telefono zenbakira whatsapp bat bidalita. Martxoaren 3a izango da izena emateko azken eguna.

Animatu!!!