Azaleko Minbiziaren Aurkako Elkartea plazan egongo da goizean, gomendioak emateko
26 Ekaina 2018
Gaur goizean, 10:00etatik 13:00era bitarte, herriko plazan postua jarriko dute Azaleko Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkarteko kideek, haren arriskuez ohartarazteko eta prebentziorako gomendioak emateko.
Azaleko minbiziari aurrea hartzearen alde ibiltzen dira lanean, eta, orain, herriz herri dabiltza informazioa zabaltzen. Postura bertaratzen denak aukera izango du bere azala aztertzeko moduari buruzko zehaztasunak izateko. Herritar guztientzat da kanpaina.