Oinherri herri hezitzaileen sarea da eta Legorreta 2021etik da bertako kide. Herri hezitzailearen filosofiatik hezkuntza, eskolaz eta familiaz haratago, herriko eragileen arteko ardura konpartitu moduan ulertzen da: tokiko udalek, hezkuntza formal zein ez formaleko eragileek eta herrigintzakoek partekatzen duten ardura, hain zuzen ere.
Azaroaren 30a, astelehena, Herri Hezitzaileen Nazioarteko Eguna da eta egun horretan herritarrak, haur nahiz heldu, jolastera animatu nahi ditugu. Ahalik eta parte hartze anitzena lortzea da helburua, herritar guztiak jolasean murgilduz. Arratsaldeko 17:00etan plazan elkartuko gara.