Hondakinen gaikako bilketari dagokionez, inoizko daturik onenak lortu dira azaroan. Guztira, herrian sortu diren hondakinen %82 bidali dira birziklatzera. Beheko taula horretan ikus daiteke aurreko urteetako hilabete berarekin egindako konparazioa eta izan den eboluzioa.
Ingurumenari mesede handia egiten ari gara bide honetan, eta are handiagoa egingo diogu horrela segituz gero. Horrez gain, diru gehiago aurreztuko dugu. Izan ere, gero eta errefus kilo gutxiago atera, gutxiago ordaindu beharko dugu.
Urtea amaitzeko albiste paregabea, beraz. Segi dezagun bide honetan. Zorionak denoi!!!
Ondo bukatu urte zaharra, eta hobeto hasi berria. Urte berri on!