Datorren asteartean, azaroak 25, Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna ospatuko da. Horren harira, hainbat ekintza antolatu ditu Legorretako Udalak.
Lehenbizikoa, astelehen arratsaldean izango da. Adineko emakumeak eta indarkeria matxista hitzaldia eskeiniko du Sortzen elkarteko Sheila Melconek. 17:00etatik aurrera izango da udaletxeko Areto Nagusian.
Asteartean berriz, bigarren ekintza ospatuko da. Kasu honetan, Udal Liburutegian izango da. Izare Rock Zizare izeneko ipuin kontaketa saioa izango da, Libe Estebaranzen eskutik. Kontaketa, lau urtetik gorako umeentzako da eta emakumeen ahalduntzea lantzen du.
Adineko emakumeak eta indarkeria matxista (hitzaldia)
🗣️ Sheila Melcon (Sortzen)
📍Udaletxeko Areto Nagusia
🗓️ Azaroak 24
🕔 17:00

Izare Rock Zizare (ipuin kontaketa)
🗣️ Libe Estebaranz
📍Udal Liburutegia
🗓️ Azaroak 25
🕠17:30
