Azaroaren 29ko hauteskundeetarako mahaien zozketa egin da
02 Azaroa 2026
Burutu berri da azaroaren 29ko Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetarako hauteskunde mahaiak osatzeko zozketa. Zozketa horretan Legorretan erroldatutako pertsona guztiak sartu dira, ikasketa-mailari eta adin-nagusitasunari dagokienez baldintzak betetzen dituztenak.Esteka honetan, bakoitzaren NANa sartuta, mahaiko kide izendatuak izan diren ala ez kontsulta daiteke. Dena den, hurrengo orduetan jakinarazpen bat jasoko dute beren etxeetan mahaietan egotea egokituko zaien pertsonek.