Azintzio festak antolatzeko bigarren bilera egingo da asteazken honetan
19 Otsaila 2024
Azintzio jaietarako atzera kontaketa hasia da dagoeneko. Duela bi aste antolatutako lehen bilerari jarraipena eman nahian, bigarren batera deitu nahi zaie herritarrei Legorretako Udaletik. Asteazken honetan izango da, otsailak 21, 17:30ean udaletxean.
Herritarren parte hartzea funtsezkoa izango da. Izan ere, jaiei hasiera emateko suziri jaurtitzailea eta jaietako mozorro gaia aukeratuko dira, eta ikuspuntu edo iritzi desberdinak biltzea interesgarria izango litzateke. Hori dela eta, legorretar oro gonbidatuta dago bigarren bilera honetara euron aletxoa jartzera.