Martxoaren 1etik eska daitezke seme-alaben hazkuntzarako hileko laguntza berriak.
Laguntza berria jaso dezakezu zure ardurapean dauden seme alabengatik, bai jaiotzez, adopzioz, adopzio aurreko elkarbizitzarako zaintzaren delegazioz ala tutoretzaz izan.
Bi laguntza mota egongo dira:
- 0-3 urte bitarteko seme-alabengatik (200 euro hilean)
- 3-7 urte bitarteko hirugarren edo ondorengo seme-alabengatik (100 euro hilean)

Eskaera elektronikoki/telematikoki egiteko, web helbide honetan aurkez daiteke.
Elektronikoki/telematikoki aurkeztu ahal izateko, identifikazio elektronikoa eduki behar da. Ez daukanak udal honetan eska dezake; bertara etorri, eta momentuan egingo dizute; horretarako, helbide elektroniko bat eta telefono mugikor bat eduki behar dira.
Aurrez aurre, udaletxean aurkez daiteke eskaria, baina, elektronikoki modu errazean egin daitekeenez, udalak horretara animatzen ditu herritarrak.