'Baserrian ere jaio dira' ipuin kontaketa, asteazkenean
27 Iraila 2021
Datorren asteazkenean, irailaren 29an, Amaia Elizagoienek eta Irati Celestinok Baserrian ere jaio dira izeneko ipuin kontaketaeskainiko dute; saioa, 0-3 urteko haurrei zuzendua dago eta Herri Antzokian buruko da arratsaldeko 18:00etan.
Sarreak doakoak izango dira eta aurrez ikuskizunean parte hartu behar duzuen gurasoen eta zuen seme-alabaren izena udal liburutegian eman behar duzue. Izena liburutegira joanez, telefonoz deituz (Tl: 943-085050) edo e-mail bat idatziz (kultura@legorreta.eus) eman daiteke. Bertan ere izena emateko aukera izango da.