Bastidako Wine Run lasterketara joateko autobusa antolatu du Pikuk kirol klubak
13 Urria 2022
Urriaren 30ean izango da Wine Run izeneko lasterketa, Arabako Errioxako Bastida herrian. Pikuk kirol klubak autobusa antolatu du bertara joan nahi duten herritarrentzat, eta urriaren 20a izango da izena emateko azken eguna (Ezkizu tabernan).
Lasterketan izena emateko nork berea egin beharko du, lotura honetan. Horrez gain, klubak jakinarazi du bertaratzen direnek jatetxe batean bazkalduko dutela.
Zalantzak argitzeko, jarri harremanetan klubarekin.