Ostiral honetan, irailak 19, bertso saio literarioa izango da Legorretako antzokian.
Saioa, arratsaldeko 18:30ean izango da eta Miren Amuriza, Miren Narbaiza ‘MICE’, Beñat Gaztelumendi eta Oihana Bartra izango dira bertan.
Literaturaren eta bertsolaritzaren arteko uztarketaz gozatuko ahal izango dute bertaratutakoek. Miren Amurizaren Plaibak nobelaren pasarte hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatuko dira: testuetan oinarritutako gaiak landuz batzuetan, eta aktualitateko gaiei buruz hausnartuz besteetan.