Betzaida Urtazak 'Bizitza' saioa eskainiko du asteazken honetan
29 Urria 2024
Betzaida Urtaza idazle legorretarrak, gazteei eta helduei zuzendutako 'Bizitza' saioa eskainiko du asteazken honetan, urriak 30. Saio honetan, orain arteko eleberrien aurkezpena, eta etorriko diren proiektuen gutiziak partekatuko dira. Kultur Etxeko goiko solairuan, arratsaldeko 18:00etan izango da aurkezpena, eta solasaldirako tartea ere izango da bertan.