Trikitixaz eta gitarraz lagunduta, ipuin laburrak eta poemak kontatuko dituzte Jon Garmendia Txuria poetak eta Xabi Solano musikariak igande honetan Legorretan. Satto kultura elkarteak antolatu du ikuskizuna eta Herri Antzokian izango da, 19:00etan.
Sarrerak, jubilatuen tabernan eskuratu daitezke 10 euroan eta egunean bertan, antzokiko leihatilan, 12 euroan.
Bakarrizketa
Datorren igandean berriz, Jon Plazaola umoregile urretxuarra izango da. Umorea eta komedia ardatz hartuta, aitatasunak eman diona kontatuko du. Bakarrizketa saio hau ere, Sattok antolatu du eta Herri Antzokian izango da, 19:00etan.
Sarrerak, jubilatuen tabernan eskuratu daitezke 10 euroan eta egunean bertan, antzokiko leihatilan, 12 euroan.
