Bidegorri zati batean mendiko lurrak egonkortzeko lanak egingo ditu aldundiak
18 Uztaila 2022
Errepide Nazionalean, kanposantu azpiko parean, mendiko lurrak egonkortzeko lanak egingo ditu foru aldundiak. Uztailaren 19an hasiko dira lanak, eta lau aste iraungo dute. Bitarte horretan, inguruko trafikoan eraginak izango dira, eta bidegorri zati hori itxita egongo da.