Bihar egingo da VI. Xendapedalak Mendi Bizikleta Martxa
27 Ekaina 2025
Dena prest dago bihar burutuko den VI. Xendapedalak Mendi Bizikleta Martxarako. 09:00etan ekingo dion probaren ibilbideak aldaketa batzuk izan ditu duela 2 astetako euritearen ondorioz.
Hori kontuan izanda, aurtengoan txirrindulariek bi ibilbide izango dituzte aukeran:
Motza: 18 kilometro 700 metroko desnibelarekin.
Luzea: 25 kilometro 1000 metroko desnibelarekin.
Dagoeneko itxita dago online izena emateko epea, baina egunean bertan izena emateko aukera eskainiko da.