Bihar, emakumearenganako biolentziaren inguruko laburmetraiak emango dira Antzokian
15 Urtarrila 2026
Bihar, ostirala, emakumearenganako biolentzia ikusteko, ulertzeko eta hausnartzeko jardunaldia izango da Legorretako Herri Antzokian. Laburmetraia ezberdinen bidez, emakumeek jasaten dituzten biolentzia mota desberdinak ezagutzeko eta horien inguruan hausnarketa egiteko aukera izango da bertan, 18:30etatik aurrera.
Sinopsia:
Emakumearenganako biolentzia modu askotan agertzen da, askotan oharkabean edo normalizatuta. Jardunaldi honetan, laburmetraien bidez, emakumeek jasaten dituzten biolentzia mota desberdinak ezagutzeko eta horien inguruan gogoeta kolektiboa egiteko aukera izango dugu.
Ikusitakoaren inguruko hausnarketa Ainhoa Plagaroren eskutik egingo da, eta bere gidaritzapean, ikuspegi feminista eta kritikotik, eguneroko errealitateekin lotutako elkarrizketa irekia sortu nahi da.