Bihar, ostirala, gaztainak eta flamenkoa izango dira protagonista
11 Abendua 2025
Bihar, abenduak 12, Gaztaina festa ospatuko da plazan. Ugaro guraso elkarteak antolatuta, 18.30ean hasiko da festa. Gaztaina kukurutxoak, 3 euroko prezioa izango du eta sagardo edalontziak, 1 euro balioko du.
Bestalde, arratsaldeko 20.00etan, flamenko doinuek hartuko dute Herri Antzokia, Iparraldeko Hego Haizeak ikuskizunarekin. Sattok antolaturiko kontzertu honetan, David Colomo gitarra jotzailearen, Jose Jimenez kantariaren eta Sonia Salmeron dantzariaren ikuskizuna izango da eta sarrera, 10 eurokoa izango da.
Liburutegia
Bestalde, bihar arratsaldez ireki beharrean, goizeko 10.00etatik eguerdiko 13.00etara egongo da zabalik liburutegia.