Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Bilkoin elkarteak 50. urteurren festa ospatuko du asteburu honetan

Bilkoin elkarteak 50. urteurren festa ospatuko du asteburu honetan

18 Iraila 2023

Ekintza desberdinez osaturiko programazioa antolatu du Bilkoin Kultur eta Kirol Elkarteak asteburu honetarako. Izan ere, 50 urte bete ditu elkarteak aurten, eta hori ospatzeko, bi eguneko festa antolatu dute herrian.

Ostiralean, irailak 22, herriko plazan 16:30etatik aurrera egingo den ginkana batekin emango zaio hasiera festari. Ondoren, 19:00etan, ate irekiak izango dira Bilkoinen elkartean, eta mokadutxo bat eskainiko zaie bertaratuko diren orori.

Egun handia larunbata izango da. Hasteko, 12:00etan, Harripilan, areto futboleko neurketa mistoa jokatuko dute: Bilkoin beste elkarteen aurka. Ondoren, 13:15ean, buruhandiak izango dira plazan, eta 14:00etan agur jauna eta ohorezko aurrekua egingo da plazan baita ere. Bazkaria pilotalekuan egingo da, eta bazkalostea Xabin Fernandezen bakarrizketarekin eta N-Lezz DJ taldearen musika emanaldiarekin girotuko da.

Bilkoin egitaraua