Bizikleta ikastaroak eskainiko dira Xendapedalak parkean
16 Ekaina 2025
Aurtengoan ere, 6 saioz osatutako ikastaroak jasotzeko aukera izango da Xendapedalak bizikleta parkean. Maila desberdinetako ikastaroak egingo dira ekainaren 30a eta uztailaren 17a bitartean.
Honakoak izango dira eskainitako ikastaroak.
Hastapena (6 urtetik gorakoentzat/20€): astearte eta ostegunetan (17:00-18:30).
XC (10 urtetik gorakoentzat/20€): astearte eta ostegunetan (18:30-20:00).
Enduro (12 urtetik gorakoentzat/40€): astelehen eta asteazkenetan (17:00-20:00).
Legorretarrez gain, herrikoak ez diren haurrek ere izena emateko aukera izango dute, baina herritarrek lehentasuna izango dute izen emate kopurua gaindituz gero. Ikastaroa aurrera ateratzeko, maila bakoitzean gutxienez bost pertsonak eman beharko dute izena.
Izena udaletxean zein galdetegi honetan eman daiteke. Ordainketa ES96 2095 5075 13 1060024709 (Kutxabank) kontu zenbakira egin behar da. Izena ematea udaletxean egin ezkero, ordainagiria eskuz entregatu behar da; bestela, bidali kultura@legorreta.eus helbide elektronikora. Izena emateko azkeneko eguna ekainaren 25a izango da.