Bizikleta ikastaroak eskainiko dira Xendapedalak parkean
10 Ekaina 2026
6 saioz osatutako ikastaroak eskainiko dira Xendapedalak bizikleta parkean ekainaren 29tik uztailaren 16ra bitartean.
Honakoak izango dira eskainitako ikastaroak:
Hastapena (6 urtetik gorakoentzat/20€): astearte eta ostegunetan (17:00-18:30).
XC (10 urtetik gorakoentzat/20€): astearte eta ostegunetan (18:30-20:00).
Enduro (12 urtetik gorakoentzat/40€): astelehen eta asteazkenetan (17:00-20:00).
Legorretarrez gain, herrikoak ez diren haurrek ere izena emateko aukera izango dute, baina herritarrek lehentasuna izango dute izen emate kopurua gaindituz gero. Ikastaroa aurrera ateratzeko, maila bakoitzean gutxienez bost pertsonak eman beharko dute izena.
Izena udaletxean zeingaldetegi honetan eman daiteke. Ordainketa ES40 2095 4408 53 1060024709 (Kutxabank) kontu zenbakira egin behar da. Izena ematea udaletxean egin ezkero, ordainagiria eskuz entregatu behar da; bestela, bidali kultura@legorreta.eus helbide elektronikora. Izena emateko azkeneko eguna ekainaren 22a izango da.