Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content

'Bizitza osasuntsua elikaduraren bitartez' ikastaroa, 55 urtetik gorako herritarrentzat

18 Urtarrila 2022

Lego


Legorretako Udaleko Kultur Lantaldeak BIZITZA OSASUNTSUA ELIKADURAREN BIDEZ. DIETAK ETA SUKALDARITZA OSASUNTSUA ikastaroa antolatu du Bilkoin Elkartea eta Cenbanc-en laguntzarekin. Ikastaroa euskaraz izango da. 

Ikastaroaren helburua menuak eta errezeta-sorta osasuntsuak eta naturalak elaboratzea izango da. Gorpurtzaren pisua elikagaiak konbinatuz erregulatzeaeta gaisotasunak elikaduraren bidez prebenitzea. Bilkoin elkartean gauzatuko da astelehen eta asteazkenetan arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara. Ikastaroaren iraupen osoa 20 ordutakoa izango da eta otsailaren 2an hasiko da eta 23an amaitu.

Ikastaroak plaza mugatuak izango ditu (55 urte baino gehiagoko gutxieneko 12 ikasle). Matrikula doan izango da eta izena Kultur Etxean eman beharko da. Izena emateko epea urtarrilaren 27an amaituko da.

Anima zaitez eta eman ezazu izena lehenbailehen BIZITZA OSASUNTSUA ELIKADURAREN BITARTEZ ikastaroan.




BIZITZA OSASUNTSUA ELIKADURAREN BIDEZ. DIETAK ETA SUKALDARITZA OSASUNTSUA

PROGRAMA: 20 ordu

HELBURUAK

-Menuak, errezeta-sorta eta elikadura osasuntsu zein natural baterako arrazoi guztiak elaboratzea. Gorputzaren pisua erregulatzea, elikagaiak konbinatuz.

-Gaixotasunen prebentzioa elikaduraren bidez.

EDUKIAK

Dietetika eta nutrizioa: (4 ordu)

- Nutrizioaren kontzeptuak eta helburuak.

- Elikagaien erabilera digestibo eta metabolikoa.

- Eskakizun eta erreklamazio nutrizionalak.

- Elikagai garbigarriak.

- Proteina garbiak.

- Koipeak, kolesterolaren prebentzioa.

- Algen eta germinatuen prestaketa.

- Glutenaren eta sojaren elaborazioa.

- Bateraezintasunak.

- Fruta eta barazki zukuen konbinazioa gure defentsak indartzeko.

- Elikadura-osagarria

1. Menua (4 ordu)

- Entsalada sortzailea, Brokoli-Krema.

- Sojaren prestaketa. Soja-albondigak saltsa arrosarekin.

- Adoboak eta Mojo saltsak.

2. Menua (4 ordu)

- Porru-krema. Barazkiak salteatuta.

- Arroz integrala algekin.

- Arrain begetarianoa.

- Soja-eskalopeak.

3. Menua (4 ordu)

- Entsalada Greziarra.

- Soja erregosia.

- Makarroi integralak karbonara eran.

4. Menua (4 ordu)

- Digestioari laguntzen dion infusioa

- Udareak muztioarekin.

- Zerealen lanketa. Olo, gari, artatxiki, garagar hanburgesak

- Fruitu lehorren krema

- Quesada, fruta edo zitriko moussea, Fruta freskoa konfiturarekin, sagarrak esne-gainarekin eta fruitu lehorrekin