'Blues bat bizitzari' liburuaren aurkezpena eta poesia errezitaldia ostiralean
27 Azaroa 2018
Patxi Ezkiagaren antologia poetikoa argitaratu berri du Balea Zuria argitaletxeak, Blues bat bizitzari, Legorretako Udalaren laguntzaz, eta aurkezpena izango da ostiral honetan, 19:00etan, Herri Antzokian.
Balea Zuria argitaletxeko kideak (Pello Otxoteko, Juan Ramon Makuso, Aritz Gorrotxategi eta Felipe Juaristi) eta udaleko ordezkariak izango dira aurkezpenean, eta, ondoren, Ezkiagaren poemen errezitaldia egingo dute zenbait idazlek: argitaletxeko kideak ez ezik, Ekaitz eta Irati Goikoetxea, Jose Luis Padron, Maixa Zugasti eta Juan Kruz Igerabide igoko dira oholtza gainera, Jon Makuso biolin jotzailearen laguntzaz.