Bullet Proof Lovers taldearen kontzertua ostiralean
27 Otsaila 2018
22:30etan hasita, kontzertua izango da ostiralean, Herri Antzokian. Bullet Proof Lovers taldea izango da oraingoan oholtza gainean. Nuevo Catecismo Católico, Brigada Criminal eta Txorlitohead taldeetako kide ohiak Kurt Baker estatubatuarrarekin elkartu ziren talde hau osatzeko. Hard melodikoa eta power popa dituzte oinarrian.
Hauexek dira taldekideak:
Kurt Baker Luiyi Costa Juan Irazu Gonzalo Ibañez Joseba Arza
Sarrerak bost euro balioko du, eta kontzertua hasi aurretik salduko dira. Neguko egitaraua amaitzeko, martxoaren 23an izango da hurrengo kontzertua, Liher taldearekin.