Ohi bezala, ekintzaz beteriko eguna izango da biharkoa.
Umeen krosa izango da aurrena, 10:30etan. Horren ondoren, 11:30etan, helduen krosa. Lasterketa amaitu ondoren, sariak banatuko dira, eta hamaiketakoa ere emango da.
Arratsaldean, berriz, seietan, 33. Ardo-dastatze Txapelketa izango da. Eta iluntzean, usadiozko meriendak, plazan eta frontoian. Udalak ardoa eta sagardoa banatuko ditu, doan.
Festa amaitzeko, The Joselontxo's txarangak alaituko ditu kaleak.