Kaixo denei. Aurten berandu gabiltzala badakigu baina ez gara ahaztu dantza ikastaroaz. Izan ere, erromeriarekin jarraitzeko asmoa daukagu eta horretarako, zuen parte-hartzea ezinbestekoa dugu. Hori kontutan izanik, entseguaren eguna mantendu egingo dugu eta ordua apur bat aldatuko dugu, hau da, asteazkenetan 19:00-20:00 izango da. Entseguekin, hurrengo astean hasiko gara, apirilaren 25ean.
Izena emateko, irrintzialaitaldea abildua gmail.com emailera mezu bat bidali zuen izen-abizenekin eta mugikor zenbakiarekin. Kontutan izan, izena emateko azken eguna, aste honetako igandea izango dela, apirilak 22a.
Animatu, entseguetan eta erromerian giroa ezin hobea izaten baitugu!