Datorren asteazkenean arauen eta mugen inguruko hitzaldia eskainiko da
17 Urria 2025
Datorren asteazkenean, urriak 22, “Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean” hitzaldia eskainiko du Leire Canok. Haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako saioa Udaleko pleno aretoan izango da arratsaldeko 17:30ean.
Hitzaldian parte-hartzeko beharrezkoa da izena ematea eta horretarako bi aukera daude: galdetegi hau beteta edo gizarte@legorreta.eus helbidera mezu bat bidalita.