Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Dena prest Legoreggae jaialdiaren 9. ediziorako

Dena prest Legoreggae jaialdiaren 9. ediziorako

21 Martxoa 2024

Bueltan dira reggae doinuak herrira. Beste urte batez antolatu da Legoreggae jaialdia, eta aurtengo edizioa larunbat honetan izango da, martxoaren 23an. Hori gutxi balitz, Korrikarekin bat egingo du; lekukoa eguerdi partean iritsiko da Legorretara eta reggae doinuak arratsaldetik aurrera entzungo dira.

Jaialdiak 22:00etan ekingo badio ere, kaleak 18:00etatik aurrera alaituko dituzte Marabiyak Sound-en kalejira batekin. Eta gau partean Harripila kiroldegian elkartuko dira Lilibat Sound, Steady Rockets, The Titanians eta Samory I & Mortimer Meets Tippy I taldeak.

Sarrerak oraindik salgai daude eta herriko tabernetan zein plataforma digital honetan eskura daitezke 15 euroren truke.

Legoreggae kartela 2024