Irisgarritasun-tresnak

Skip to main content
Dena prest V. Xendapedalak Mendi Bizikleta Martxarako

Dena prest V. Xendapedalak Mendi Bizikleta Martxarako

28 Ekaina 2024

V. Xendapedalak Mendi Bizikleta Martxa egingo da larunbat honetan, ekainak 29, Legorretan. Pikuk Kirol Klubak antolatuta, 135 txirrindulari inguru espero dira aurtengo ediziorako. 09:00etan ekingo dio probak.

Aurten, berritasun bezala, hiru ibilbide egongo dira: luzea, 34 kilometro eta 1315 metroko desnibel metatuarekin; ertaina, 27 kilometro eta 915 metroko desnibel metatuarekin; eta motza, 25 kilometro eta 770 metroko desnibel metatuarekin.

Dagoeneko itxita dago online izena emateko epea, baina egunean bertan izena emateko aukera eskainiko da. Ostiral honetan maillota eta dortsala batzeko aukera egongo da Herri Antzokian 18:30etik 20:00 etara. Proba hasi aurretik ere batzeko aukera egongo da, 8:45ak arte. Ingurumena errespetatzeko asmoarekin, gune guztietan aurkitzen diren zabor ontziak erabiltzea eskatzen da antolakuntzatik. Bestalde, dutxa zerbitzua egongo da Ugaro Herri Ikastetxean eta kontsigna zerbitzua Herri Antzokian.

Umeentzako ginkana

Ostiral honetarako umeentzako ginkana bat antolatu du Pikuk Kirol Klubak. 17:00etan hasiko da plazan, eta izen ematea 16:30etik aurrera egingo da. Kaskoa derrigorrezkoa izango da. Ondoren, askaria eskainiko zaie parte hartzaile guztiei.

Xendapedalak kartela 2024