Dena prest Xendapedalak mendi bizikleta martxarako
06 Urria 2022
Hirugarrenez egingo da larunbatean Xendapedalak BTT martxa, eta Pikuk kirol klubak dena prest du eguna borobila izan dadin. Goizeko bederatzietan hasiko da, eta bi ibilbide egongo dira aukeran: 27 kilometrokoa bata, eta 36 kilometrokoa bestea. Mendi bizikletan ibiliak diren 16 urtetik gorako pertsonentzat da gomendagarria; izan ere, ibilbide laburrak ere ia 1.000 metroko desnibela dauka.
Ibilbidean zehar indarrak hartzeko bi anoa toki izango dira -motzak bat izango du-, eta bukaeran mokadutxo bat banatuko dute, baita opari poltsa ere. Dutxak eta bizikletak garbitzeko zerbitzua ere egongo da.
Ostiralera arte izen-ematea zabalik dago, Kirolprobak.com atarian, eta dortsalak Herri Antzokian banatuko dira. Goizean zehar, mesedez errespetatu antolakuntzaren oharrak.