Aurten ere izango da desfibriladorea erabiltzen ikasteko aukera. Martxoaren 17an, ostiralean, 15:00etatik 17:00etara izango da euskaraz, eta 17:00etatik 19:00etara gaztelaniaz. Martxoaren 20an izango da bigarren aukera, astelehenean, 11:30etatik 13:30etara, euskaraz. Udaletxeko batzar aretoan izango da ikastaroa bi egunetan.
Aurrez izena ematea komeni da: 688-71 59 99 telefono zenbakira whatsapp bat bidalita, alkatea@legorreta.eus helbidera idatzita edo liburutegira joan eta bertan izena emanda.