Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Desfibriladorea erabiltzen jakiteko ikastaroa hilaren 22an

Desfibriladorea erabiltzen jakiteko ikastaroa hilaren 22an

14 Martxoa 2019

Ongizate lantaldeak antolatuta, desfibriladorea erabiltzen ikasteko ikastaroa izango da datorren astean, hilaren 22an. Bi saio izango dira: 15:00etatik 17:00etara euskaraz, eta 17:00etatik 19:00etara gaztelaniaz. Udaletxean izango dira bi saioak. Interesa izanez gero, eman izena hilaren 20ra bitarte: gizarte @ legorreta.eus helbidera idatzita edo udaletxeko Gizarte Zerbitzuetan (943-08 52 90).