Irisgarritasun-tresnak
Skip to main content
Desfribiladorea erabiltzen ikasteko ikastaroa eskainiko da urriaren 16an

Desfribiladorea erabiltzen ikasteko ikastaroa eskainiko da urriaren 16an

02 Urria 2024

Bihotz-gelditze kasuetan berehalako arreta emateak duen garrantzia kontuan izanik, horrelako gertaeren aurrean lehen sorospena eman eta desfribiladorea erabiltzen ikasteko ikastaroa antolatu du Legorretako Udalak. Ikastaro hau, urriaren 16an, arratsaldeko 17etatik 20etara burutuko da Udaleko areto nagusian. Izen-emateko azken eguna urriaren 10a izango da eta horretarako bi aukera daude: Udalean bertan edo galdetegi hau beteta.